Kirol mundua aztoratu zueneko erorketa larria

Aiurri 2020ko api. 7a, 21:46

Duela bi urte, Jokin Lizeagak Asturias aldeko mendi lasterketan istripu larria izan zuen. Mundu mailako onenetarikoa da, eta lasterketan aurrena zebilela altuera handiko zulo batetik behera erori eta oso egoera txarrean berreskuratzea lortu zuten.

Ezbeharra Euskal Herriko eta nazioarteko kirol mailako albiste bilakatu zen. Gerora, istripuak eragin handia izan zuen Lizeagarengan. Bestalde, zeinen maitatua den ikusteko baliagarria izan zen. Egoera zaila izanagatik, Aiurrirekin oso gertuko jokabidea izan zuen. Egun gutxira elkarrizketa eskaini zion Andoni Urbistondori, Ainhoa Jauregi alboan zuela. “Bost solairuko etxe batetik jausi eta kontatzen ari naiz. Pentsa..." izenburupean elkarrizketa argitaratu genuen.

2018ko apirilaren 14an, Mendi Film Festival jaialdian, ikus-entzunezkoak ikusteko aukera izan zen Urnietan. Jokinek bertan egin zuen agerpena, mendizaleen eta korrikalarien aitortza jasoz.

Geroztik Jokin Lizeagak hedabide ezberdinetan oso hausnarketa sakonak eta interesgarriak egin ditu. Bere irudia are gehiago handitu dela esan daiteke, harekiko errespetua eta miresmena handitu egin baita.

Gizatasun handiko eta balore sendoko persona dugu Jokin Lizeaga. Gauza txikietan, gertukoenetan aurkitu du zoriontasuna.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!