Aberri egunerako deialdi bateratua Urnietan

Aiurri 2020ko api. 11a, 19:11
@GureGipuzkoa

"Urnietako EH BILDU eta EAJ-PNVko udal taldeok, Aberri Egunerako honako hau adierazi nahi dugu:

  • Gure  doluminak adierazi nahi diegu senitarteko edo lagunen bat galdu dutenei.
  • Esker hitzak baino ez ditugu osasun eta zaintza arloko langile eta euren onena ematen ari diren herritarrentzat".

Herritarrei dei egiten diete ikurriña eskegitzeko eta egunaren harira deitutako ekimenetan parte hartzera.

  • 12:30ean minutu bateko isilunea egitera eta hurbilekoak galdu dituzten eta nahi bezala agurtu ezin izan dituzten familiekin dolua partekatzera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!