Tokiko merkataritzari garrantzia emateko aukera izan daitekeela uste du Peio Urretabizkaiak. Merkataritzak egoera zaila bizi du, eta egungo pandemiak egoera latzagoak ekar ditzake. Jakitun da berak denda irekitzean duen zorteaz, eta etorkizunera begira tokiko gainerako merkatariekin solidario izaten asmatu beharko litzatekeela ondorioztatzen du. Egungo egoeran bizitzea egokitzen ari zaiona azaldu dio Aiurriri. Herritarren portaera bikaina izaten ari dela nabarmendu nahi du.