Urnietako komertzioei eta zerbitzuei zuzendutako laguntzak bideratuko dira

Aiurri 2020ko api. 15a, 15:00

Koronabirusak sortutako krisiari aurre egiteko laguntzak bideratuko dira Beterri-Buruntza eskualdeko Tokiko Garapenetik. 

Koronabirusak sortutako krisi ekonomikoari eta sozialari aurre egiteko laguntza eskaini nahi die Urnietako Udalak herriko dendari, ostalari eta zerbitzuei. Laguntza hori Beterri Buruntza eskualdeko Tokiko Garapenetik bideratuko da (Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalek eskaintzen duten zerbitzua).

Komertzioen datuak bildu ostean, Beterri Buruntza eskualdeko Tokiko Garapenetik beraiekin zuzenean harremanetan jarriko dira, haien beharretara egokitzen den zerbitzu pertsonalizatua eskainiz.

Bestalde, gogorarazi, Beterri-Buruntzak webgune bat sortu berri duela eskualdeko enpresen eta autonomoen bidelagun izateko, eta emergentziazko laguntzak eta neurriak partekatzeko: https://beterriburuntza.eus/covid-19/

Oharra: Zerbitzuari buruzko informazioa nahi dutenek eta laguntza jasotzeko prozesua abiarazi nahi dutenek Udalarekin harremanetan jarri beharko dute merkataritzaurnieta@urnieta.eus helbidera idatziz edo 943 00 80 00 telefonora deituz. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!