Santa Krutz erromeria, San Isidro eguna eta Gazte Festak bertan behera

Aiurri 2020ko api. 16a, 12:52

Urnietako Udalak eskerrak eman nahi dizkie Jai Batzordea osatzen duten kide guztiei, “festa horietako ekintzak prestatzen burutu duten lan guztiarengatik. Egoera hau denon artean gainditzen dugunean izango dugu berriro elkartzeko eta jaiak aurrera eramateko aukera, baina orain, lehentasuna beste bat da”.

Antia literatura lehiaketak, aurrera jarraitzen duen arren, ez da sari banaketa ekitaldirik izango.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!