Lapurreten egileetako bat atxilotu dute eta beste hiru pertsona identifikatu dituzte

Aiurri 2020ko api. 23a, 17:15

Astearte gauean udalerrian izandako lapurretetan parte hartu zuen pertsonetako bat atxilotu dute. Beste hiru pertsonak identifikatuta daude, eta bilaketa lanetan jarraitzen dute atxilotuak izateko.

Herriko hainbat tokitan egin ziren lapurretak, bai hirigunean eta baita landa-ingurunean ere. Lapurtutako materialaren zati bat berreskuratu ahal izan dute Ertzainek. Esanak esan, Urnietako Udalak jazotako lapurreta hauek gaitzesten dituela adierazi du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!