Zer moduz zaudete?
Umeak gurasoek baino hobeto daramate. Irteten gara, erosketak egitera, zakarra botatzera, burua arindu apur bat… Oso mentalizatuta daude. Ez zaie astuna egiten ari, adin antzekoa dute bi neskek, eta ondo moldatzen dira euren artean elkarrekin, jolasean batera aritzen dira. Noizbait nabaritu izan diet parkera jolastera joateko gogoa dutela esanez, baina gutxitan. Ez diet estresik, edota gustura ez daudenaren sentsaziorik sumatzen. Anttonek eta biok ere lan ordutegi ezberdina dugu, eta laurok elkarrekin egoteko aukera daukagu, eta horrek ilusioa sortzen die. Eurek badakite kalera irteten badira gaixotzeko arriskua daukatela eta ondo eramaten ari dira. Eskertzekoa da hori guretzat, eurek lasai badaude, gurasoak lasaiago gaudelako.
Haurrentzat egoera aldatuko da, astelehenean hasita.
Beharrezkoa da neurria, haurrek eguzkia eta aire pixka bat har dezaten. Dena izan da hain surrealista, ezjakintasuna erabatekoa, aurkaria hain ezezaguna… Une egokian dator erabakia. Baina garbi edukita irteera tartetxo txiki bat dela, etxe buelta bat eman eta kito. Aprobetxatzen saiatuko gara.