Urnietako udaleku irekietarako begiraleen izen-ematea

Aiurri 2020ko mai. 4a, 10:54

Hezitzaileen izen-emate epea maiatzaren 4tik 15era bitarte izango da. 2020ko udalekuetan izena emateko http://lanpoltsa.urtxintxa.eus estekan sartu beharko da.

Izena emateko bi pausu hauek egin beharko dira:

  1. Aipatutako estekan sartuta (http://lanpoltsa.urtxintxa.eus), erabiltzaile berri bat sortu eta lan poltsan eskatzen diren atalak bete (erabiltzailea eta pasahitza gogoan izan beharko dira geroago moldaketak egin nahi badira).
  2. Lan poltsa horretako lan eskaintzetan udaleku irekietan lan egiteko hautua egin.

Pertsonaren batek aurrez Urtxintxako lan poltsan izena emana badu, berritu nahi dituen atalak osatu besterik ez du (aurrez jarriak daudenak egokiak direla konfirmatzearekin batera).

Informazio gehiagorako http://www.urtxintxa.eus/zerbitzu-orrialdeak/udalekuak-2020/ bisitatu ezazue.

Oharra: Udalekuak gauzatzeko modurik ez balego, hezitzaile taldeak ere bertan behera geratuko lirateke.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!