Esanak esan, Udalak bideo bat argitaratu zuen udalerriko saltokietako arduradunetako batzuen presentziarekin; orain, berriz, atal berezi bat sortu dute webgunean, herriko merkataritza herri bizi baten baliokidea dela dioen mezua herrikideen artean zabaltzeko.
"Profesional horiek guztiek behar-beharrezko lana egiten dute. Kanpainak eskertu egiten du lan hori, eta dei egiten die kontsumitzaileei salbuespen-egoera hau amaitutakoan berriz ere joan daitezen kaleen ardatza diren hurbileko saltokietara, frogatuta geratu baita, orain inoiz baino gehiago, oinarrizkoak direla Urnietaren bizirako" dio Udalak.