Odol emate saioa egingo da maiatzaren 11n Lekaion

Aiurri 2020ko mai. 5a, 16:11

Ohiko odol emaileei, zuzenean deituko diete Odol Emaileen elkartetik, eta dei horretan adieraziko diete, zein egunetan eta zein zenbakitara deitu beharko duten txanda hartzeko. Saioa 18:30ean haisko da, 20:30ak arte.

Odol emate saioa egingo da hurrengo astelehenean, maiatzaren 11n, Lekaio kultur etxean. Ezinbestekoa izango da txanda aurretiaz hartzea. Ohiko odol emaileei, zuzenean deituko diete Odol Emaileen elkartetik, eta dei horretan adieraziko diete, zein egunetan eta zein zenbakitara deitu beharko duten txanda hatzeko.

Bestalde, katarroa, mukiak edo eztula bezalako sintomak dituzten pertsonei ez gerturatzea eskatzen zaie.

Segurtasun neurriak

Odol ematea beharrezkoak diren segurtasun neurriekin gauzatuko da, eta horretarako, aipatu moduan, txandak banatuko dira odola ematera gerturatzen diren pertsonen artean jende pilaketak ekiditeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!