Koronabirusa

Urnietako gaztelekuak antolaturiko ekintza bereziak ostegunero Instagram-en

Aiurri 2020ko mai. 7a, 12:43

11-16 urte bitartekoei zuzenduriko ekintza bereziak antolatuko ditu ostegunero Urnietako gaztelekuak bere Instagram kontuaren bidez (@gaztelekua_urnieta), hala nola txapelketak, jolasak eta galdetegiak. Aste honetakoa tik tok txapelketa izango da. Parte-hartzaile guztien artean saria zozketatuko da hilabete bukaeran.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!