Terrazak
Tabernetako terraza duten ostalariei erabilpenerako hedadura zabaltzeko aukera eskainiko zaie. Urte amaitu bitarte, gainera, ez zaio tasarik kobratuko, “ezta terraza handitzen den kasuetan ere”.
Terrazak handitzeko aukera dago, baina beti ere Udalari aldez aurretik eskaera egin eta gero.
“Udalak erantzuna emango du kasu bakoitza aztertu ondoren. Terraza handitzeak ez du kostu gehigarririk izango. Aukera honek 2020rako bakarrik balioko du. Terrazen handitzeari dagokionean, baimentzen den kasuetan, arduradunei kolaborazioa eta arduraz jokatzea eskatu die alkateak, herritarrak eta oinezkoen pasabideak errespetatuz, eta irisgarritasun neurriak bermatuz”.
Zaborrak
Hiru hilabetero ordaindu behar den zerga da. Bigarren hiruhilekoan lokala itxita izan dutenek ez dute ordaindu behako. Eta hirugarren eta laugarren hiruhilekoan ez du inork ordaindu beharko.
Hirugarren eta laugarren hiruhilekoan ez du inork ordaindu beharko.
Ura
Urari dagokion zerga kopurua zehazteko aldagai finkoa eta aldakorra erabiltzen dira. Bigarren hiruhilekoan lokala itxita izan dutenek finkoa den zerga ordaindu beharko dute bakarrik. Eta hirugarren eta laugarren hiruhilekoan finkoa ez du inork ordaindu beharko. Aldakorra den zergaren zatia bai, ordea. Baina kopurua 0,88 zentimotik 0,50 zentimora jaitsiko da.
Hirugarren eta laugarren hiruhilekoan tasa finkoa ez du inork ordaindu beharko