Zerbitzu mugatua izango da, eta herritarrei ezinbesteko kasuetan soilik joatea gomendatzen zaie, berezibiko garrantzia ez duten kontuetarako modu telematikoa lehenetsiz.
Segurtasun neurriak
- Aurretiko hitzorduarekin soilik artatuko dira herritarrak.
- Etxetik boligrafoa eramatea gomendatzen da.
- Eskuak garbitzeko hidrogela egongo da.
- Kristalezko manparak jarri dira udal langileak eta herritarrak babesteko.
- Herritarrek banaka sartu beharko dute arreta bulegora.
- Hitzordua duten herritarrek kanpoan itxaron beharko dute udal langileek deitu arte.
- Hizorduen artean aulkiak eta inguruko eremua desinfektatuko dira.
- Ordainketak egin behar diren kasuetan txartelarekin ordaintzea lehenetsiko da.
Hitzordua hartzeko
- Ordutegia: 08:30-13:30.
- Telefonoa: 943 03 43 00.
- Eposta: urnietakoudala@urnieta.eus helbidera idatzita, 09:30-14:00 bitartean.
Udaltzaingoa, Gizarte Zerbitzuak eta Artxiboa
- Udaltzaingoaren kasuan salaketak hartzeko ahalbidetu da, aurretik 943 00 80 90 telefonora deituta.
- Gizarte Zerbitzuen eta Artxiboaren kasuan, ohiko zerbitzuetarako aukera ahalbidetu da, betiko telefonoetara deituta.