Koronabirusa

Aurreko egunetan ezarritako ordutegian ez da aldaketarik izango

Aiurri 2020ko mai. 22a, 13:32

BOEn atera den aginduaren arabera, gaurtik 10.001 biztanle baino gutxiagoko herrietan ordutegiak malgutzeko aukera ahalbidetzen da. Beti ere dentsitate mailako irizpideak betetzen badira. Urnietak ez ditu betetzen, beraz, indarrean dagoen araudiari heldu behar zaio. Aldaketa bakarra 2. fasearekin iritsi daiteke, eta hori maiatzaren 25etik aurrera eman daiteke.

Udalak ohar argigarria zabaldu du: “Urnietaren kasuan, lehen baldintza betetzen da 6.000 biztanletik gora baititu. Hala ere, 100 biztanletik gora bizi dira kilometro karratuko, 275 hain zuzen ere. Beraz, bigarren puntu hori betetzen ez denez, oraingoz, ezarritako ordu-tarteak mantenduko dira, eta deseskaladaren 2. fasean sartu arte itxaron beharko da ordu-tarteak arintzeko”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!