Gazte Festak 2020

Leihoak eta balkoiak apaintzeko deiadia

Aiurri 2020ko mai. 29a, 08:10

“Gazte Festak 2020 Gora Urnieta” esaldia daramaten kartel zuriak herritarren esku utzi ditu Udalak. Kartelak margotu eta nork bere gustura apaintzeko aukera izango du. Asteburuan zehar herria girotzeko helburuarekin egin dute.

Gazte Festarik ez da izango, bai ordea kultur egitarau txikia: Dantza, musika eta bertsoa, Alarma Egoeran egonik, ezer gutxi egin daiteke baina hala eta guztiz ere herriko taldeak eta Udalak saiakera egin dute.

Herria girotzeko kartela eskuratu nahi duenak honako saltokietan du aukera:

  • H2O ileapaindegia.
  • Esas pequeñas cosas.
  • Amesti akademia.
  • Itsaspe janari denda.
  • Muazpi harategia.
  • Los Riojanos taberna.
  • Etxaniz ferreteria.
  • London akademia.
  • Biak kafetegia.
  • Lekar estilistak.
  • Denontzat taberna.
  • Udaletxea.
  • Sarobe.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!