Gazte Festarik ez, baina bai kultur jarduera txikiak. Horixe izan zen maiatzeko azken astebururako proposamena eta Urnietan Txanbolin eta Egape herria girotzen aritu ziren. San Juan plazan, Zubitxo plazan, Etxeberri plazan, Zaldundegi plazan eta Lizardi kalean saio bana eskaini zuten. Ekitaldian adin tarte guztietako partaideek dantza egin zuten.
Argazkiak Aiurriko eta Egapeko kide ezberdinenak dira.