Ez gara inongo alderdi politikoko partaide, Urnietako biztanleak baizik: Nerea Encinas, Ana Mazon eta Leire Ibarbia gara. Badakigu ez direla garai onenak proposamen honek aurrera egiteko, baina sinadurak COVID-19 pandemia baino lehen lortu genituen, eta pandemiak sinadurak Udaletxean orain arte aurkeztea ezinezkoa egin du. Gainera, faseak pasatzen joan garen moduan, Urnieta herria ez dute baloratu herri txiki moduan 5000 biztanle baino gehiago dituelako, eta metro karratu bakoitzean jende asko bizi delako.
"Vending" makinak taberna-kafetegiaren ordez? Non dago janari osasungarria?
Badakigu azkeneko urteetan inguruan kiroldegietako tabernak kendu eta "vending" makinak jarri direla. Bitartean, Eusko Jaurlaritza eta Osakidetza janari osasungarriak daukan garrantzia bultzatzen ari dira biztanle guztiei, iragarkien bidez. Umeei begira, batez ere, haiek txikitatik ohitura onak hartzeko. Ikastoletan ere hitzaldi eta jolasen bidez umeei txikitatik erakusten ari zaie kirolak eta janariak daukan eragina osasunean. Orduan, jarrai dezagun bide horretatik denok.
Gure herrian eskola kirola, eskubaloia, futbola. gimnasia, judoa, tenisa etb... ume askok egiten dute eta partidak bukatu ondoren ohitura handia daukate ogitarteko edo pintxo bat jateko. Orain ezin izango dute hori egin, kiroldegi berriko "vending" makinetan donutsak, palmerak eta beste egongo direlako. Zentzurik ba al dauka kirola egin eta gero azukrez beteriko
txerrikeriak bakarrik eskaintzea??
Herritarrek ez dute Urnieta logela hiri bat izaten jarraitzea nahi
Horregatik, igerileku estaliak ere garrantzi handia dauka. Herriko komertzioari bultzada emateko aukera ona izango litzateke, COVID-19aren pandemiak gogor astindu dituen komertzioak. Inguruko herrietara joaten bagara urteko bederatzi hilabetetan igerileku estalia erabiltzera, beste herrietan egingo ditugu erosketak. Azkeneko urteetan Udala herrian komertzioa bultzatzen ari denez, igerileku estalia beste aukera bat da herria bultzatzeko, eta bertan erosketak egiteko, herritik atera gabe.
Igeriketaren onurak urte osoan zehar aprobetxatu
Igeriketa, igerileku irekiekin eta itsasoarekin erlazionatu ohi dugu. Hala nola, igeriketa ez dugu soilik udako hilabeteetara mugatu behar. Izan ere, hori eginez gero igeriketak ematen dizkigun onura asko gal genitzake, eta ez gara konturatzen igeriketak edo igerilekuan ariketak egiteak gure gorputzean dauzkan onura baliotsuak. Herritar guztientzat izango litzateke onuragarria, gainera, 0 urtetik 99 urte bitarte.
Jarraian igerileku publiko bat egitea interesgarria zergatik den aipatuko dugu, oso garrantzitsua den erabaki hau laguntzeko helburuz. Askotan, instalazio publikoak familiek eta lagunek disfrutatzeko leku gisa bilatzen dira. Horrela, udan dagoen beroari aurre egiteko espazio publiko bat izateak duen abantailaz gain, badaude beste hainbat arrazoi:
Udalerriko bizilagun guztien arteko erlazioa hobetzeko.
Eraikinen bidez herriari ematen dioten balorea, bizilagun gehiago erakarriz.
Bizitza osasuntsua. Kirola egitea egunerokotasun errutina bilakatu da, horrela dieta eta fisikoa mantenduz:
1. Mugimendu ahalmena areagotzen du.
2. Garunaren hobekuntza:
- Kalteturik dauden neuronak erreparatu.
- Funtzio kognitiboa hobetzen du.
- Antsietatea eta depresioa murrizten ditu.
- Memoria garatu.
- Ikasketan hobekuntza.
3. Kaloria kopuru handiagoa erretzea.
4. Gure gorputza erresistenteagoa egitea.
5. Malgutasun gehiago izatea.
6. Bihotz-biriketako sistemaren funtzionamenduan hobekuntza.
7. Bizkarreko mina murrizten du.
8. Zirkulazioan hobekuntza.
9. Estresa murriztu eta erlaxatu.
10. Garunarentzako onurak.
11. Asma, diabetesa eta kolesterola dituztenen gaixotasun kronikoetan hobekuntza.
12. Zahartzaroa atzeratzen du.