Kirol jarduerei berrekiteko eguna iritsi da

Aiurri 2020ko eka. 8a, 09:40

Kiroldegia berritzeko lanak direla medio, Berrasoetako aparkalekuan ezarri dituzten etxolatan kirola egiteko tresneria egokitu du Udalak. Aurrez hitzordua eskatuta, gaurtik aurrera etxola horietan, atletismo pistan eta Udal frontoian kirola egiteko aukera dago.

Bizikleta, ergometroa, eliptikoa eta antzeko tresneriarekin bi etxola prest dituzte Urnietan. Beste bat muskulaziorako erabiliko da. Ordubeteko saioak egin ahal izango dira, eta ordubetea pasatzean instalazioetatik kanpo egon beharko du erabiltzaileak.

Jarduerari berrezartzeko segurtasun eta higiene mailako neurri zorrotzak hartu ditu Udalak. Esaterako, gela bakoitzean papera, makinak desinfektatzeko espraia eta eskuak garbitzeko gel potoak bilduko dituzten guneak jarri dira. Makina guztien artean gutxieneko distantzia bermatu du Udalak. Beraz, zentzuz eta arduraz jokatzea, makinak banaka erabiltzea eta distantziak errespetatzea eskatzen da.

Norberak bere toaila etxetik eraman beharko du derrigorrez: toaila eramaten ez dutenei ez zaie sartzen utziko. Udalak, bere aldetik, egunean 3 aldiz garbiketa eta desinfekzio lanak egingo ditu. Hasieran, aldagelak itxita egongo dira, baina faseetan aurrera egin ahala, erabilera-jarraibideak aldatuko dira.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!