Ematen diren alokairuko kontratuek urtebeko iraupena izango dute, alokairua 5 urtera arte luzatzeko aukerarekin.
Eskatzaileek honako baldintzak bete beharko dituzte: Etxebide zerbitzuan alta emanda egotea, adin nagusikoak izatea eta etxebizitzarik ez izatea. Horrez gain, ezinbestekoa izango da Urnietan erroldatuta egotea, gutxienez bi urteko antzinatasunarekin.
Prozesuan parte hartu nahi duten pertsonek izena emateko aukera dute ekainaren 26 arte. Xehetasun guztiak Urnieta.eus webgunean daude.
Udalak deialdi honetatik sortzen den itxaron zerrendara jo ahal izango du, oinarri hauen xede diren etxebizitzez gain, etorkizunean zortzi urteko epean alokairuan izan ditzakeen beste udal-etxebizitza batzuk esleitzeko. Epe hori behin betiko zerrenda onartzen denetik zenbatuko da.