Etxeberrieta plazan lehen saioa egin du Kantazaunek eta Txanbolineko kideek osatutako taldeak. Herrigunean ibili eta gero, San Juan plazara igo dira. Han zain zeuden Sorginak, su txiki baten inguruan. Idiazabal kaletik zetorren kalejira plazara iritsi orduko, Sorginak irten dira erratzak eskuetan. Leiho eta balkoietan kandelak jartzeko deia luzatu zuen Udalak. Ez da urterokoa izan, baina magia berezia izan du udako solsztizioa ospatzeko gauak.