EkonoVID

Herri barruko erosketa sustatzeko bono bidezko kanpaina atzeratu egingo da Urnietan

Aiurri 2020ko eka. 26a, 14:38

Hasiera batean ekainaren 29rako iragarrita bazegoen ere, Urnietako Udalak ohar bidez atzeratu egingo dela jakinarazi du. Antza denez, bonoen salmentaren prozeduran moldaketak egin behar dira.

Bonoen salmenta merkatalguneen esku egon beharrean, Udalaren esku egon behar dutela eskatzen ari dira merkatariak. Oharrean hori iradokitzen da: ”Establezimendu askok, bonuen salmenta beraiek egin beharrean Udalak kudeatzea eskatu zuten kanpainan parte hartzeko. Udalak ondorioz, bonoen salmenta bere gain hartzeko lanketa egitea onartu du. Izan ere, Udalaren asmoa kanpainan ahalik eta establezimendu gehienek parte hartzea baita. Horrek baina, kanpainaren hasiera atzeratu egingo du, izan ere, salmenta hori egiteko modurik aproposema zein den aztertu behar da lehenik, eta ondoren, prestaketa lan guztia egin”.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!