Adinekoei begira zerbitzu ezberdinak eskaintzen dira Urnietako Jubilatuen egoitzan. Aurretik hitzordua hartu beharko da, normaltasun berrian, ileapaindegi edota masaje zerbitzuaz baliatzeko. Ile-apainketarako honako telefono zenbakira deitu behar da: 610 623 242 (Raquel). Masaje zerbitzurako, berriz: 610 641 157 (Larraitz). Pedikura zerbitzua, ordea, datorren irailaren 7an berrabiatuko da.
Berrabiatze mailakatua hurrengo hilabeteetan
Zerbitzu ugari eskaintzen da Jubilatuen egoitzan, eta berrabiatzea mailakatua izango da. Hauxe da aurrikuspena:
- Abuztua: Oporraldia dela eta, egoitza abuztuaren 15etik 31ra itxita egongo da.
- Iraila: Osasun bideetako irteera irailaren 10ean izango da, 09:30ean abiatuta.
- Urria: Memoria, euskara, joskintza eta zumba tailerrak urrian abiatuko dira.