Odola emateko hitzordu bikoitza, eskualdean

Aiurri 2020ko uzt. 12a, 10:00

Uztailaren 14an odola emateko aukera izango dute andoaindarrek, La Salle Berrozpe ikastetxean. Urnietako odol-emaileak, berriz, Lekaio kultur etxera agertzeko deituko dituzte datorren uztailaren 16an.

Odol-emate saio berri bat deitu dute Urnietan, datorren ostegunerako. Ohiko odol emaileei zuzenean deituko diete Gipuzkoako Odol Emaileen elkartetik, eta dei horretan adieraziko diete txanda hartzeko zein egunetan eta zein telefono zenbakira deitu behar duten.

Segurtasun neurriak

Odola ematea beharrezko diren segurtasun neurriekin gauzatuko da, eta horretarako txandak banatuko dira odola ematera gerturatzen diren pertsonen artean jende pilaketak ekiditeko.

Katarroa, mukiak edo eztula bezalako sintomak dituzten pertsonei ez gerturatzea eskatuko zaie.

Konfinamendu garaian, odol-emaileek bikain erantzun diote Andoaindik eta Urnietatik egindako deialdiei. Beharrezkoa da odola ematen jarraitzea, eta alde horretatik euskaldunak jokabide eredugarria izaten ari dira garai zail hauetan. Datorren astean elkartasunez jokatzeko hitzordu bikoitza dago.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!