Azken eguna, gaztelekuko udako ekintzetan izena emateko

Aiurri 2020ko uzt. 14a, 09:32

Uztailaren 15etik 22ra ospatuko da gaztelekuak udararako antolaturiko ekintza berezien bigarren txanda. Izena eman nahi duten 11-16 urte bitarteko gazteek gaur (uztailak 14) dute azken eguna. Izena gaztelekuan eman behar da 17:00etatik 20:00etara.

Kontakturako bideak:

  • Mugikor edo Whatsapp bidez: 608 928 311 eta 683 619 205.
  • Instagram kontua: @gaztelekua_urnieta

EGITARAUA

Uztailak 15, asteazkena
Zurriolara egun pasa
Hitzordua 9:25ean izango da tren geltokian, eta itzulera berriz, 16:30 inguruan Urnietan. Garraioa norberak ordaindu beharko du (MUGI txartela).

Uztailak 16, osteguna
Leitzaranera bizikletaz egun pasa
Hitzordua 10:00etan izango da gaztelekuan, eta itzulera ostera, 18:00ak aldera Urnietan. Dohainik.

Uztailak 17, ostirala
Adarrara egun pasa
Hitzordua 10:00etan izango da gaztelekuan, eta itzulera, aldiz, 17:00ak inguruan Urnietan. Dohainik.

Uztailak 20, astelehena
Ur jolasak II
Hitzordua 16:00etan gaztelekuan izango da. Dohainik.

Uztailak 21, asteartea
Frontenis eta futbol txapelketa
Hitzordua 15:30ean izango da gaztelekuan. Dohainik.

Uztailak 22, asteazkena
Surf-a Zurriolan
Hitzordua 9:00etan izango da tren geltokian, eta itzulera, berriz, 17:00ak aldera.

Ekintzetan babes neurriak betetzea derrigorrezkoa izango da. Ekintza bakoitzaren aurretik komunikatuko da zein diren hartu beharreko neurriak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!