Koronabirusa

Lasaitasunerako mezua

Aiurri 2020ko uzt. 21a, 07:57

Urnietako Udalak lasaitasunerako mezua zabaldu du, azken egunetan Koronabirusagatik izan diren positiboen harira. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin harremanetan dagoela adierazi du, herritarrek jokabide egokia izateko deia egitearekin batera.

URNIETAKO UDALAREN MEZUA COVID19 KASUAK DIRELA ETA:

"Urnietan azken egunetan atzemandako Covid19 kasuen aurrean, segurtasun protokoloak abian jarri dira. Urnietako Udala Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailarekin harremanetan jarri da, neurri bereziak hartu beharko balira horiek hartzeko. Bitartean berriz, lasai egoteko eskatzen diegu herritarrei, eta era berean, arduraz jokatzeko, baita prebentzio neurri guztiak errespetatzeko ere. Gogoratu musukoa momentuoro jarrita eraman behar dela, eta halaber, jende pilaketak ekiditea funtsezkoa dela.

Bestalde, herritarren batek sintomaren bat izanez gero osasun-zentrora deitu behar duela gogorarazten dugu (943 00 66 80).

Beharrezkoa den informazio guztia zabaltzen jarraituko dugu.

Erantzukizunez jokatu behar dugu. Gutariko bakoitzak jokabide egokiak izatea ezinbestekoa baita birusaren zabalpena saihesteko".

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!