Igande gauean negozioaren jabeek ateak itxi zituzten, aurreko egunetan langile batek positibo eman ostean. Ixteko erabakiaren atzean langileen eta bezeroen segurtasuna bermatzea izan zen.
Jasotako lehen emaitzen arabera, ez zirudien Urnietan kezkatzeko arrazoirik zegoenik lehen emaitza guztietan negatibo agertzen zelako. Gaur eguerdian zabaldutako informazioaren arabera, proba guztiek negatibo eman dute.
Udalak eman du albistea, honakoa gaineratuz: "Oianume jatetxeak hurrengo egunetan irekiko ditu ateak berriro, normaltasunez eta segurtasun neurri guztiak betez".
Prebentzio neurriak errespetatzeko deialdia
Urnietako Udalak beste behin eskatzen die "herritarrei arduraz jokatzeko eta prebentzio neurri guztiak errespetatzeko, ezinbestekoa baita birusaren hedapena ekiditeko".