Negozioaren arduradunek zehaztu dutenez, ”normaltasunez eta segurtasun berme guztiekin irekiko da denda”.
Langile batek PCR proban positiboa eman zuela eta, jabeek negozioa ixtea erabaki zuten uztailaren 17an. Gainerako langileei sei eguneko epean bi PCR ezberdin egin zaizkie eta kasu guztietan negatiboa irten da. Gauzak horrela, arratsaldean hasita berriro zabalik izango da Urnietako altzari denda.
Negozioaren arduradunek zehaztu dutenez, ”normaltasunez eta segurtasun berme guztiekin irekiko da denda”.