Urnietako Udalak abian jarritako parte hartze prozesuak inoizko parte hartze handiena izan zuen. Ehunka proposamen bideratu ziren, baina Koronabirusak hankaz gora jarri ditu egitasmo guztiak. Urnietako Udalak aurrekontuan doikuntzak egin beharko ditu, Foru Funtsarik murrizketa handi samarra etorriko zaiolako. Nolanahi ere, Urnietako Udalak proposamen horiek datorren urtean hartzeko konpromisoa berretsi du.