PSE-EEk aurkeztu zuen mozioa, eta EAJ-PNV eta EH Bildu ere bat etorri ziren mozioaren asmoarekin eta edukiarekin. Mozioak zera dio:
-
“Urnietako Udalak Asier Nieblarena bezalako erasoak genero-indarkeriaren eta indarkeria matxistaren testuinguru argi batean onartzen dituela”.
-
“Urnietako Udalak ahalik eta lasterren aurkeztea Osoko Bilkuran indarkeria matxistaren biktimei eta erantzun publikoari buruzko protokolo politikoa, Asier Nieblarena bezalako kasuetan indarkeria matxistaren aitorpena sartzeaz gain”.
-
“Urnietako Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio berriz azter dezala indarkeria matxista mota hori Eusko Jaurlaritzaren Genero Indarkeriaren Legean sartzea”.
-
“Urnietako Udalak Espainiako Gobernuari eskatzen dio sar ditzala genero indarkeriaren Legean Asier Nieblarena bezalako kasuak”.
-
“Urnietako Udalak dosier bat aurkeztuko die Espainiako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari, honako hauek jasoko dituena: Asier Nieblaren kasuaren historia, adierazpen instituzionalak, komunikabideetan egindako adierazpenak, argazkiak eta abar, egoeraren benetako testuinguruan jartzeko”.
Mozioa aztergai izan zen, 32:16 minututik aurrera:
Kasua aski ezaguna da Gipuzkoan, eta bereziki eskualdean. Niebla familia, geroztik, kasua indarkeria matxistatzat hartzeko borrokan ari da.