Urnietako Udalak gaitzespena adierazten du gaur goizaldean (abuztuak 25) Urraka auzoan tren geltokitik gertu edukiontziak erre dituztelako. Suhiltzaileak abisua jaso bezain laster bertaratu dira. Sua azkar itzali ahal izan dute, egoera kontrolpean izanda eta kalteak handiagoak izatea saihestuz.
Guztira 3 edukiontzi erre dira, bi errefusarenak eta bestea beirarena. Une honetan garbiketa lanak egiten ari dira kaltetutako eremuan eta Udala lanean ari da erretako edukiontziak ahalik eta azkarren ordezkatzeko.
Udalak ekintza bandaliko onartezin eta ulertezin horiek deitoratzen ditu, eta errespetuaren eta gizalegearen aldeko deia egiten du. Era berean, bere esku dauden neurri guztiak hartuko ditu horrelako egoerak berriro ez gertatzeko eta gertatutakoa argitzeko.