Erretako edukiontziak ordezkatu dituzte Urnietan

Aiurri 2020ko abu. 26a, 17:13

Atzo goizaldean Urraka auzoan erretako edukiontziak aldatu dira kaltetutako eremua garbitu ostean. Urnietako Udalak espero du horrelako ekintza ulertezinak ez errepikatzea eta hirigintza-altzariak errespetatzea. Aldi berean, gizalegezko eta errespetuzko jokabideak eskatzen ditu.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!