Odol emate saioa Lekaio Kultur Etxean

Aiurri 2020ko ira. 2a, 11:20

Odol emate saioa izango da irailaren 18an Lekaio kultur etxean. 

Txanda aurretik hartu behar da

Ohiko odol emaileei, zuzenean deituko diete Odol Emaileen elkartetik, eta dei horretan adieraziko diete, zein egunetan eta zein zenbakitara deitu beharko duten txanda hatzeko.

Sintomak dituztenak ez

Hori bai, katarroa, mukiak edo eztula bezalako sintomak dituzten pertsonei ez gerturatzea eskatzen zaie.

Segurtasun neurriak

Odol ematea beharrezkoak diren segurtasun neurriekin gauzatuko da, eta horretarako, aipatu moduan, txandak banatuko dira odola ematera gerturatzen diren pertsonen artean jende pilaketak ekiditeko.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!