Goizeko 08:45 aldera hasi dira haur eta gazteak ikastolara gerturatzen, lagunak ikusteko gogoarekin, ordea, aurtengoan bestelakoa izan da ikasturte hasiera. Sarreran udaltzaingoa egon da pilaketak ekiditeko lanetan, eta sartu bezain pronto gazteak frontoiean kokatu dira, margoztutako puntuetan. Egapek, koloretako puntuak margotu ditu segurtasun distantzia kontuan hartuta, honela, ikasleak ez pilatzeko eta ikasgeletara modu ordenatuan sartzeko.
Guztiak bildutakoan bi irakasle aritu dira gazteei tenperatura hartzen; ondoren, banan-bana ikasgeletara sartu dira, distantzia mantenduz. Une oro, segurtasun eta higiene neurriak mantendu dira, eta pilaketak ekidin dituzte.