“Organik” kale antzerkia egingo da irailaren 12an Etxeberri plazan

Aiurri 2020ko ira. 9a, 09:39

Emilio Fernandez de Pinedoren eta Deibiz Amezturen “Organik” kale antzerkia ikusteko aukera izango da larunbat honetan Etxeberri plazan arratsaldeko 18tan. Eguraldi txarra eginez gero, Sarobera lekualdatuko da antzerkia.

Sinopsia: Mr Natural ausarta,  bihotz onekoa eta bio-abenturazalea da, barazki eta fruituak maite ditu eta ahotsa eta bizitza ematen die. Baina Mr Naturalek badauka bere itzala, sabeleko alde ilunetik ateratzen dena,  “Yoyo” izenekoa. Jatun krudel galanta da! Landare guztien jaun ta jabea dela pentsatzen du, eta eskubiderik ez dutela.

Mr Naturalek bere itzala besarkatu egingo du, eta horrela bere alde ona askatu egingo du maitasunez betetako bizitza lortuz. Izan ere, Ama-Lurra maitatzea, Ama-lurran bilakatzea da

Babes eta segurtasun neurriak

Udalak jakinarazi du honako segurtasun neurriak hartuko direla Ikuskizuna modu seguru batean garatu dadin:

  • Bai sarrerak eskuratzeko orduan eta baita ikuskizuna jarraitzeko orduan ere pertsonen artean 1,5 metroko distantziak bermatuko dira.
  • Sarrera mailakatua izango da ikuskizuna hasi baino 15 minutu lehenagotik hasita. Irteera modu mailakatuan egingo da.
  • Sartu aurretik eskuak garbitu beharko dira gel hidroalkoholikoarekin.
  • Musukoa jarrita eraman beharko da momentuoro.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!