Eskaintzak

Ikasmin ikasketa zentrua, ikasturte berrirako prest

Aiurri 2020ko ira. 10a, 11:04

Esperientziak emandako eskarmentuari esker, denboraldi berriari ekiteko prest daude.

Ikasmin ikasketa zentrua ikasturte berriak ezarri dituen erronka guztiei aurre egiteko prest dago. Segurtasun eta prebentzio neurriak betez, aurrera egin daitekeelako. Jakintzan eta ezagutzan sakontzea garrantzitsua baita, bizitzan aurrera egin nahi bada. Isaac Newtonen goiburua erabiliz, "dakiguna ur ttantta bat da; ez dakiguna ozeanoa da".

Hezkuntzaren esparruan eskarmentu handia du Urnietako akademiak, eta garatu duen eskaintza oparoa da. Alor ezberdinetan, gainera.

Errefortzua

LH, DBH, Ingeniaritzak, Oposaketak..., errefortzu klase horiek banaka eskainiko dira.

Hizkuntzak

Euskara (EGA prestaketa), Gaztelera, Ingelesa (Azterketen prestaketa), Frantzesa eta Alemana. Eskolak banaka edo taldeka eskainiko dira. Beti ere, gehienez, lau lagun elkartuta.

Lan taldeak

"Matematika ez da monstruo bat!" (Astean ordu bat. LH, DBH).

"Irakurtzeak nahi dudan mundura bidaiatzera narama!" (Astean ordu bat. LH, DBH).

Tailerrak:

  • "Google tresnak zure neurrira": Guraso, irakasle, ikasle edo behar duenari zuzenduta (banaka).
  • Programatzen ikasi: AppInventor, logika garatzeko (4ko taldeak).
  • Alemana ikasi, jolastuz eta abestuz (4ko taldeak. Haurrak).
  • Informatika zure neurrira (Banaka).
  • OnLine klaseak antolatu eta prestatu
  • (Banaka).

Matrikulazioa:

645 991 362.
info@ikasmin.com
www.ikasmin.com
Instagram:@ikasmin.
Facebook: facebook.com/Ikasmin.
Etxeberri plaza, 7.
Urnieta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!