Urnietako bertso eskola hasi dira 2020-2021 ikasturtea antolatzen. Irailaren 30ra arte luzatuko da izen-emate epea. Deialdia Urnietako bertsozaleei zuzendu dute, adin guztietako herritarrek eman dezakete izena.
Aurrez-aurreko bertso eskola saioei urriko lehen astean emango zaie hasiera. Egungo egoera kontutan izanik segurtasun neurri guztiak bermatuta egongo dira.
Izena emateko bi modu daude:
- Ondorengo helbide elektronikora mezu bat bidaltzea urnietakobe@gmail.com
- 634 475 232 telefono zenbakira mezu bat bidaltzea.
Izena ematen dutenekin Urnietako Bertso Eskolako arduraduna jarriko da harremanetan taldeak antolatu eta ordutegiak zehazteko.