Urnietako kiroldegian neguko ordutegia jarriko da martxan gaurtik aurrera

Argazkia: Urnietako Udala.

Ordutegia ondorengoa da:

  • Astelehenetik ostiralera: 8:30-22:00.
  • Larunbatak: 9:00-21:00.
  • Igandeak eta jai-egunak: 9:00-14:00.

Aurretiko hitzordua ezinbestekoa
Kiroldegiaren irekiera orduak aldatuko diren arren, aurretiko hitzorduak ezinbestekoa izaten jarraituko du. Muskulazio gelan, kardio gelan edo atletismoko pistan kirola egin nahi duten pertsonek kiroldegiko harrerako telefonora deitu beharko dute hitzordua hartzeko orain arte bezala: 943 00 83 28.

Ikastaroen eskaintza hurrengo astean ezagutaraziko da
Urnietako Udala lanean ari da 2020-2021 kanpainan eskainiko dituen ikastaroak zehazteko, horietan guztietan segurtasun-protokolo egokiak bermatuz. Eskaintza datorren astean aurkeztuko da eta ikastaro berriak irailaren 30etik urriaren 5era bitartean hastea aurreikusten da. Herritarrei informazio guztia helaraziko zaie.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!