Egape dantza taldearen ikuskizun berriaren aurrerapena, ostiral honetan

Aiurri 2020ko ira. 14a, 20:00

“Almanaka” izena du Egape dantza taldearen ikuskizun berrienak, eta lagin modukoa ikusteko aukera izango da San Juan plazan.

Dantza taldeak oharra zabaldu dute: “Ikuskizuna sortze prozesuan dago eta horixe partekatu nahi dugu publikoarekin; baita Urnietan dantza bizirik jarraitzen duela aldarrikatu ere”. San Juan plazan izango da, eta euria eginez gero frontoian.

Edukiera mugatua izago da, eta Koronabirusak eraginda beharrezko babes eta segurtasun neurriak hartuko dira.

Irailak 18, ostirala

  • 18:00 Gonbidapenak eskuragarri Sarobeko txarteldegian. Pertsonako gehienez 2 sarrera banatuko dira.
  • 19:30 Agertokira sarbidea.
  • 20:00 Ikuskizunaren hasiera.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!