Eskaintzak

London School of languages akademiaren 25 urteko ibilbidea

Aiurri 2020ko ira. 17a, 13:11

Adin guztiei begira eskaintza prest dute akademian. Cambridge azterketetan emaitza oso onak lortu dituzte.

Londo School of lenguage

Eskarmentu handiko Hizkuntza-akademia da London School of languages akademia. Urnietan, gainera, ibilbide oparoa osatzen ari gara ingelesezko eta frantsezko irakaskuntzan.

Hastear da ikasturtea eta eskaintza zabaldu egin dugu. Aurrez aurreko eskolak emango ditugu, online bidez eta baita blended delakoa ere (saio bat aurrez aurre, eta astean behin online bidez). Adibide oso gertukoa bizi izan dugu, berriki. Konfinamendu garaian online bidezko irakaskuntzarekin jarraitu genuen, eta hori ez zen irakaskuntza maila jaisteko arrazoia izan. Are gehiago, Cambridge azterketetan oso emaitza onak lortu dituzte gure ikasleek. Akademiarentzat guri egindako kanpo azterketa modukoa da. Garrantzitsua da gure norabidean jarraitzeko.

Adin guztiei begira

Hizkuntza berrian trebatzeko ez zaio adinari erreparatu behar. Haur, gazte eta heldu ikasteko gai izan daitezke. Guk herraminta ugari eskaintzen dizkiogu.

Hiru urtetik gorako ikasleekin hasten gara, eta gure akademiara gazte eta heldu ugari bertaratzen dira.

Horrez gain, kanpo zerbitzuak eskaintzen ditugu haurreskolatan, bizilagunen elkarteetan edota enpresetan.

Atzerrian ikastaroak antolatzen ditugu, ezagutzan sakontzeko haur eta helduentzat. Cambridge azterketetarako prestakuntza eskaintzen dugu, ere

Gure eskaintza zabalean ez da ahaztu behar irakasleen formakuntzarako gunea garela ere. Adibidez, Saturday Sessions, Young Learners online ikastaroa edota Cambridge CELTA delakoetan. Aukera zabala dugu Donostialdean eta Beterri-Buruntzan. Gure gertuko akademia, irakurle, Urnietan bertan duzu.

Zatoz, idatzi edo deitu. Eta informa zaitez.

Harremanetarako

London School of languages
Helbidea: Zelai Alde plaza, 8. Urnieta.
Telefonoa: 943 00 92 91.
E-posta: londonschool@london-school.com
Webgunea: london-school.com.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!