Erosketa bonoak eskuratzeko aukera izango dute urnietar guztiek, irailaren 21ean hasita. Udalak zehaztu duenez, bonoak erosteko aldez aurretik eskatu behar da hitzordua. Erosleak, gainera, familiakideen bonoak eskuratzeko aukera izango dute haien idatzizko baimena lortzen badute.
Bonuak kanpainan parte hartzen duten establezimendu guztietan erabili ahal izango dira. Establezimendu horiek kanpainarekin bat datorren kartel bat izango dute atarian. Azaroaren 30a baino lehen gastatu beharko dira. Behin epe hori igarota, bonuek ez dute baliorik izango.
Xehetasun guztiak Urnieta.eus webgunean aurki daitezke.