Denda Berri elkarteak urrirako ekitaldi sorta antolatu du

Aiurri 2020ko ira. 28a, 09:00

Urriaren 5etik 9ra ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte. Karta-jokoetarako bete beharreko protokoloa ezarri dute.

Adineko askoren aisialdia betetzen du Denda Berri elkarteak. Koronabirusaren eraginez jarduera eten egin behar izan bazuten ere, urrian hasita ekitaldiak antolatzen hasiko dira.

Urriak 5, astelehena

16:00-17:30 Sevillanak, dantza saioa.

Urriak 6, asteartea

Euskara ikastaroa. Ordutegia zehazteko dago.

Urriak 7, asteazkena

16:00-17:30 Lehen txandako Memoria.

17:30-19:00 Bigarren txandako Memoria.

Urriak 8, osteguna

09:30 Bide osasungarriak.

Urriak 9, ostirala

17:30-18:30 Zumba saioa.

Bestalde, karta-jokoetarako protokolo zorrotza bete beharko dela ohartarazi dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!