San Miguel jaiak bertan behera uzteko erabakia zaila izan da, oso zaila, tristura handiarekin hartutakoa. Urnietarren osasuna lehenetsi da erabakia hartzeko garaian. Urnieta ez baitago pandemiatik salbu.
Alderdi sozialistako kideoak animoak eta itxaropen mezua helarazi nahi dizkiegu Urnietako herrikide guztiei. Animo asko ospakizunik egingo ez den egun hauek igarotzeko garaian. Tradizio handiko hitzorduak baitira, herriaren ikuspegitik begiratuta. Datorren urtean elkartzeko itxaropena zabaldu nahiko genuke, ea gure herriko jaiak bete-betean ospatzeko aukera izaten dugun.
Azkenik gure babesa eta besarkada helarazi nahi diegu Koronabirusagatik gaixorik dauden herrikideei, eta baita euren senitartekoei ere.
Erantzukizun handiz jokatzeko eskatu nahi diegu urnietar guztiei. Animo eta Gora San Miguel!