"Babes osoa eman diogu elkarteekin adostutakoari"

Aiurri 2020ko ira. 26a, 08:01

Ainara de Miguel EH Bilduko bozeramailearen mezua, Sanmielen harira.

Behingoagatik elkarteekin bildu eta eztabaidatu ondoren hartu ditu erabakiak gobernu taldeak. Babes osoa eman diogu elkarteekin adostutakoari. Herriko ikastola ia baliabiderik gabe abiatu da, esfortzu ikaragarria eginez gure txikien ongizatea zaintzeko. Anbulatorioan ere ia bailabidetik gabe ari dira lanean, eguneko zentruaren pare. Txalotzekoa denen lana. Langabezia, emakumearen egoera larriagotzea, hezkuntzari babes eza, babes ofizialeko alokairu etxeak martxan jarri gabe, merkatariekin kontatzen ez duen bono kanpaina abian,...

Miela kuttuna, aurten ez dugu zer ospaturik. Elkar zaintzeko unea da, elkar zaindu eta begirada kritikoz ardurak eskatzekoa. Datorren urtean, doble ospatuko ditugu. Orain ere, urnietarrok, aurrera egingo dugu! Laister izango dira Txanbolinen soinuak dantzarien koloreak astinduz, buruhandiak, txikien oihuak, gauak bakarrik jakingo dituen sekretuak... Gora Urnieta! Gora Mikel deunaren jaiak! Gora Miela!!

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!