"Denok batera, Urnieta aurrera!

Aiurri 2020ko ira. 26a, 08:02

Urnietako alkatea eta EAJ-PNVko bozeramailearen adierazpena, Sanmielen harira.

Sanmielak ospatzeko asteburua izan behar zuen oraingoak, kalean egotekoa, gure lagun eta bizilagunekin elkartzekoa eta herriko elkarteek Udalarekin batera antolaturiko ekintzez gozatzekoa. Covid 19-ak baldintzaturiko egoerak ordea, ezinezko egiten du, momentu honetan gure osasuna lehenetsi behar dugulako eta jende pilaketak ekidin behar ditugulako birusa gehiago ez hedatzeko.

Dena den, eta fisikoki ezin bada ere, elkartuta egoteko unea da, eta ez zatitzekoa edo bakoitza bere kabuz ibiltzekoa. Gutariko bakoitzaren jarrerak funtsezkoak dira multzoaren ongizaterako. Erantzukizunez eta arduraz jokatu behar dugu. Guztion arteko elkartasunarekin eta jarrera amankomunarekin lortuko dugu birusa gainditzea eta aurrera egitea. Hurrengo urteetan izango dugu Urnietako kaleak kolorez, umorez eta giro onez betetzeko eta jaiez gozatzeko aukera. Denok batera, Urnieta aurrera!

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!