Iñistor jaia, euskaltzaleen festa

Aiurri 2020ko ira. 27a, 10:22

Sanmieletan Iñistorra-Bazkuna elkarteak euskaltzaleen festa antolatzeko ohitura zuen. Eta ekitaldi horretan pertsona bat edo kolektiboa omentzeko aukera baliatzen zen. Hamarkada batez antolatu zen egun osoko ospakizuna, bertsoez eta irrintziz osatzen zena.

Hauexek, urtez urteko omenduak:

  • 2008 Martxeli Gorriti.
  • 2009 Praixku Belauntzaran.
  • 2010 Juantxo Gorostidi.
  • 2011 Urnietako emakume baserritarrak: Anjela Garmendia, Lurdes Arozena, Maixabel Setien eta Pili Intxausti.
  • 2012 Juanito Iguaran eta Martin Lizeaga.
  • 2013 Iñaki Aranzadi.
  • 2014 Edu Muruamendiaraz.
  • 2015 Juxto Egaña.
  • 2016 Jokin Lizeaga.
  • 2017 Egape ikastolako irakasle aitzindariak.

Azken urteotan, zoritxarrez, ez da ospakizuna antolatzeko aukerarik izan.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!