Pentatloiaren finalean, keinu polita egin zion Gabirondok duela bi urte zendu zen Garaialde adiskide handiari. Hemerotekatik berreskuratutako bideoan ageri dira biak, 2014ko Xoxokako jaietan. Suharri Irazustabarrenaren eta Iñigo Merkaderren aurka lehia bizian aritu ziren. Baita irabazi ere.