Urnietako Uri Buru Batzarraren agerraldia, alkate aldaketa iragartzeko

Xabier Lasa 2020ko urr. 3a, 09:16

Ostiral iluntzean Urnietako Uri Buru Batzarreko ordezkariek agerraldia egin zuten Batzokian, Jorge Segurado alkate berriaren aurkezpena egiteko. Mikel Pagolak, bere aldetik, alkatetza uzteko erabakien arrazoiak eskaini zituen. Aldundira doa lanera, eta bere kargu berria alkate izatearekin bateraezina da.

Agerraldia egin zutenerako, Urnietako Buru Batzarrean ahobatez onartu zen alkate aldaketaren proposamena. Oposizioko alderdiei ere erabakiaren berri eman zieten. Hamar egun barru gauzatuko da aldaketa, ez ohiko plenoan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!