Udazkenari begira kultur eskaintza zabala aurkeztu du Urnietako Udalak

Aiurri 2020ko urr. 7a, 09:44

Urnietako Udalak hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu datozen asteetan zehar. Antzerkiak, musika emanaldiak eta hitzaldiak, beste batzuen artean. David Rosco zinegotzia eta Iñaki Otamendi kultur teknikaria izan dira bertan.

Covid 19-ren ondorioz bizi den egoera dela eta, egokitu eta berrasmatu egin behar dute aisialdia eta gozamena bermeekin eta modu seguruan bateragarri egitea ahalbidetuko diguten formula alternatiboak bilatzeko, kontrolik gabeko pilaketak saihestuz.

Urriko ekitaldiak

Musikala: Kutsidazu bidea Ixabel – Demode Quartet

  • Eguna: urriak 10
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: 5 euro
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Udala
  • Sinopsia: 90 minutuko komedia musikal honetan, Juan Martín donostiar gaztea mendi puntan galdutako baserri batera joango da uda igarotzera, bere euskara maila hobetzea helburu hartuta. Baserriko familia aitak, alaba gazteak eta amonak osatzen dute.
    Han dagoela, abesti eta abesti artean, egiaztatuko du baserrian bizi direnek darabilten euskarak ez duela zerikusirik gelan ikasi duenarekin.

Hitzaldia: Antonio Garmendia, Urnietako azken zesteroa – Luis Mari Zaldua

  • Eguna: urriak 15
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: Doan
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Udala
  • Sinopsia: Urnietako herriak betidanik izan du harreman estua saskigintzarekin, nahiz eta gaur egun desagertutako lanbidea izan. Aurreko mendearen hasieran, 17 saskigile familia ba omen ziren Urnietan eta horren berri emateko, gure azken saskigilea izan zen Antonio Garmendia oroituz, lanbide kuttun horren gaineko informazioa jasoko dugu.

Ipuin kontalaria: Marisa Tabernero

  • Eguna: urriak 16
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: Lekaio
  • Prezioa: Doan
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Udala
  • Sinopsia: Urnietako udal liburutegiak, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu. Saioa lau urtetik gorako haurrei zuzendua egongo da.

Kale antzerkia: Prozak – Malas Compañias

  • Eguna: urriak 17
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Egape ikastola
  • Prezioa: Doan
  • Hizkuntza: hitzik gabe
  • Antolatzailea: Udala
  • Sinopsia: Ikuslego guztientzako ikuskizun honetan umoreak eta zirkuak bat egiten dute: akrobaziek, aereoak eta objetuen manipulazioak betiko zirkuaren “troupe”-ak gogora ekarriko ditu batere ohikoa ez den familia baten bitartez.

Kontzertua: Kyxo+Gartxot

  • Eguna: urriak 17
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: Doan
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Poxta Zahar
  • Sinopsia: Kyxo Urnietako musika taldearen lehen maketaren aurkezpena. Madeleine eta Grises taldeetako kide Gartxot Unsain bakarlari moduan enztuteko aukera ere egongo da.

Famili ikuskizuna: Aioko – Zurrunka teatroa

  • Eguna: urriak 18
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: 3 euro
  • Hizkuntza: hitzik gabe
  • Antolatzailea: Udala
  • Sinopsia: Aioko irlako biztanleak ez ziren ohartu aniztasunak izan dezakeen balioaz.  Bi pertsona oso berezi, Azkartxin eta Moteltxin, izango ditugu istorio honen protagonistak eta haien herriko komunikazio eta zaintza arazoak ezagutuko ditugu. Bidaia fantastikoa izango da, non abenturak, emozioak, sorpresak, genioak eta argiz beteriko itzalak aurkituko ditugun.

Ipuin kontalaria: Ixabel Agirresarobe

  • Eguna: urriak 23
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: Lekaio
  • Prezioa: Doan
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Udala
  • Sinopsia: Urnietako udal liburutegiak, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu. Saioa lau urtetik gorako haurrei zuzendua egongo da.

Kale antzerkia: Baldin bada – Shakti Olaizola

  • Eguna: urriak 24
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Egape ikastola
  • Prezioa: Doan
  • Hizkuntza: hitzik gabe
  • Antolatzailea: Udala
  • Sinopsia: Bi pertsonai xamurren bihurrikeri eta abenturak ezagutu nahi? akrobazia, kontorsioa, pintura eta danza…

Bakarrizketa: Erradikalak ginen – Ane Labaka eta Beatriz Egizabal

  • Eguna: urriak 24
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: Doan
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Poxta Zahar
  • Sinopsia: Bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsiz, bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenen aurka: zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz… Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.

Kontzertua: Puro Relajo

  • Eguna: urriak 25
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Egape ikastola
  • Prezioa: 5 euro
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Antolatzailea: Udala
  • Sinopsia: 2013 urtetik  500 kontzertu baino gehiago eskain dituzte Puro Relajoko nafarrek: rantxerak, korridoak, eta tartean klasiko ugari: Échame la culpa, Gracias a la vida, Morena de mi corazón, Xalbadorren Heriotzean…

Ipuin kontalaria: Marisa Tabernero

  • Eguna: urriak 30
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: Lekaio
  • Prezioa: Doan
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Udala
  • Sinopsia: Urnietako udal liburutegiak, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu. Saioa lau urtetik gorako haurrei zuzendua egongo da.

Kontzertua: JMartina + Ameba

  • Eguna: urriak 30
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: Doan
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Poxta Zahar
  • Sinopsia: Usurbilgo laukote batek osatzen du Ameba taldea eta JMartina osatzen duen hirukoteak berriz, Elektronika-Rap-Trap musika lantzen du.

Musikala: Jimena¿Y ahora qué? – Les Figuerettes

  • Eguna: urriak 31
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: 5 euro
  • Hizkuntza: gaztelera
  • Antolatzailea: Udala
  • Sinopsia: Jimena gozotegi bateko jabea da, Marion bazkidearekin batera negozioa mantentzeko ahaleginetan dabilena. Auzo berean dago Andres bere lagun eta zapataria, eta denok etxejabeen jazarpena jasan behar dute. Umorez beteriko musikala.

Azaroko ekitaldiak

Ipuin kontalaria: Ixabel Agirresarobe

  • Eguna: azaroak 6
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: Lekaio
  • Prezioa: Doan
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Udala
  • Sinopsia: Urnietako udal liburutegiak, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu. Saioa lau urtetik gorako haurrei zuzendua egongo da.

Bertso saioa: Uxue Alberdi, Miren Amuriza eta Nerea Ibarzabal

  • Eguna: azaroak 7
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: Doan
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Poxta Zahar
  • Sinopsia: Uxue Alberdi, Miren Amuriza era Nerea Ibarzabalen bertso Saioa. Gai jartzailea: Irati Zinkunegi.

Familia ikuskizuna: Kontu kontari - Laenananaranja

  • Eguna: azaroak 8
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: 3 euro
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Udala
  • Sinopsia: Nagusiek ahaztu ez ditzaten eta txikiek ikasi ditzaten, Kontukantarik Txotxongiloen laguntzarekin oroimenean dauzkagun betiko abestiak eskaintzen ditu, hauek reggae, rap-a edo blues-a bezalako erritmo desberdinetara eramanez.

Ipuin kontalaria: Marisa Tabernero

  • Eguna: azaroak 13
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: Lekaio
  • Prezioa: Doan
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Udala
  • Sinopsia: Urnietako udal liburutegiak, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu. Saioa lau urtetik gorako haurrei zuzendua egongo da.

Antzerkia: Sisiforen paperak – Ttanttaka

  • Eguna: azaroak 15
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: 5 euro
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Udala
  • Sinopsia: Ez da harritzekoa kazetariak bokazioaren zerbitzura egotea, lan ezinezkoa baita haiena: idazkera zehatzaren eta gertaeren egiaren alde setatzen dira erredakzioan, prekarietatearen eta etsipenaren kontra erlojupean borrokan. Bitartean, botereak hariak mugitzen ditu informazioa kontrolatzeko. Ikertu eta galderak egitea da kazetariaren zeregina; zer gertatuko litzateke, ordea, galdekatua dena kazetaria bera balitz?
  • “Egunkaria kasuan” libreki inspiratutako lana, kazetaritzari egindako omenaldia da

Ipuin kontalaria: Ixabel Agirresarobe

  • Eguna: azaroak 20
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: Lekaio
  • Prezioa: Doan
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Udala
  • Sinopsia: Urnietako udal liburutegiak, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu. Saioa lau urtetik gorako haurrei zuzendua egongo da.

Kontzertua: Izaki Gardenak

  • Eguna: azaroak 21
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: Doan
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Poxta Zahar
  • Sinopsia: 2012an Jon Basagurenen bakarkako abestiak janzteko sortutako taldea da Izaki Gardenak. Urte berean argitaratu zuten Itsasargiak diskoa. “Amaieratik hasi”  eta “Aurri gara”  etorri ziren ondoren, Mondo Sonoro aldizkariak estatuko amerikar/folk disko onena izendatu zuelarik. Urte eta erdiko atsedenaldiaren ondoren, oholtzetara itzuli dira “Dena oskol” izeneko diskoarekin.

Kontzertua: Garikoitz Mendizabal eta German Ormazabal

  • Eguna: azaroak 22
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: 5 euro
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Poxta Zahar
  • Sinopsia: Emanaldi hau txistuak eta pianoak izan duten harremanaren isla da. Bi musika tresnen arteko metamorfosia. Txistuaren historian badago une bat, tradizioa, dantza eta folklorea alde batera utzi gabe ganbara musikara hurbiltzen dena, eta bidaide izan duen lehen instrumentua ziurrenik pianoa izan da.

Antzerkia: Juana la loca – Istrión teatro

  • Eguna: azaroak 29
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: 5 euro
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Antolatzailea: Udala
  • Sinopsia: Juana I erregina, estatu arrazoia medio, Felipe el Hermosorekin ezkondu zen hamasei urterekin. Alarguntzean eta Fernando Katolikoak behartuta berrogeita sei urte pasatu izan zituen Tordesillasko komentu batean. Garai eta toki horretan kokatua dago antzez proposamen hunkigarri hau.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!