2020/10/15 - 2020/10/18 09:00

Ikuskizuna

Urriaren 15,16,17 eta 18an Urnietan egingo diren ekitaldi kulturalak

Urriaren 15,16,17 eta 18an Urnietan egingo diren ekitaldi kulturalak
Urnieta

Hitzaldia: Antonio Garmendia, Urnietako azken zesteroa – Luis Mari Zaldua

  • Eguna: urriak 15
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: Doan
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Udala
  • Sinopsia: Urnietako herriak betidanik izan du harreman estua saskigintzarekin, nahiz eta gaur egun desagertutako lanbidea izan. Aurreko mendearen hasieran, 17 saskigile familia ba omen ziren Urnietan eta horren berri emateko, gure azken saskigilea izan zen Antonio Garmendia oroituz, lanbide kuttun horren gaineko informazioa jasoko dugu.

Ipuin kontalaria: Marisa Tabernero

  • Eguna: urriak 16
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: Lekaio
  • Prezioa: Doan
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Udala
  • Sinopsia: Urnietako udal liburutegiak, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu. Saioa lau urtetik gorako haurrei zuzendua egongo da.

Kale antzerkia: Prozak – Malas Compañias

  • Eguna: urriak 17
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Egape ikastola
  • Prezioa: Doan
  • Hizkuntza: hitzik gabe
  • Antolatzailea: Udala
  • Sinopsia: Ikuslego guztientzako ikuskizun honetan umoreak eta zirkuak bat egiten dute: akrobaziek, aereoak eta objetuen manipulazioak betiko zirkuaren “troupe”-ak gogora ekarriko ditu batere ohikoa ez den familia baten bitartez.

Kontzertua: Kyxo+Gartxot

  • Eguna: urriak 17
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: Doan
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Poxta Zahar
  • Sinopsia: Kyxo Urnietako musika taldearen lehen maketaren aurkezpena. Madeleine eta Grises taldeetako kide Gartxot Unsain bakarlari moduan enztuteko aukera ere egongo da.

Famili ikuskizuna: Aioko – Zurrunka teatroa

  • Eguna: urriak 18
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: 3 euro
  • Hizkuntza: hitzik gabe
  • Antolatzailea: Udala
  • Sinopsia: Aioko irlako biztanleak ez ziren ohartu aniztasunak izan dezakeen balioaz.  Bi pertsona oso berezi, Azkartxin eta Moteltxin, izango ditugu istorio honen protagonistak eta haien herriko komunikazio eta zaintza arazoak ezagutuko ditugu. Bidaia fantastikoa izango da, non abenturak, emozioak, sorpresak, genioak eta argiz beteriko itzalak aurkituko ditugun.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!