Sinopsia: Urnietako udal liburutegiak, irakurzaletasuna bultzatzeko helburuarekin, etxeko txikienentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu. Saioa lau urtetik gorako haurrei zuzendua egongo da.
Kale antzerkia: Baldin bada – Shakti Olaizola
Eguna: urriak 24
Ordua: 18:00
Lekua: Egape ikastola
Prezioa: Doan
Hizkuntza: hitzik gabe
Antolatzailea: Udala
Sinopsia: Bi pertsonai xamurren bihurrikeri eta abenturak ezagutu nahi? akrobazia, kontorsioa, pintura eta danza…
Bakarrizketa:Erradikalak ginen – Ane Labaka eta Beatriz Egizabal
Eguna: urriak 24
Ordua: 19:00
Lekua: Sarobe
Prezioa: Doan
Hizkuntza: euskara
Antolatzailea: Poxta Zahar
Sinopsia: Bertso eta bakarrizketa bidezko formatuari eutsiz, bigarren aldiak inoiz onak izan ohi ez direla diotenen aurka: zahartzeaz, gorputzaren aldaketez, sexualitateaz, merkatu patriarkalaz… Feminismoa zeharlerrotzat hartuta eta umorez. Umorez, beraz, serio.
Kontzertua: Puro Relajo
Eguna: urriak 25
Ordua: 18:00
Lekua: Egape ikastola
Prezioa: 5 euro
Hizkuntza: gaztelera
Antolatzailea: Udala
Sinopsia: 2013 urtetik 500 kontzertu baino gehiago eskain dituzte Puro Relajoko nafarrek: rantxerak, korridoak, eta tartean klasiko ugari: Échame la culpa, Gracias a la vida, Morena de mi corazón, Xalbadorren Heriotzean…
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!